XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2441.- Premin Peruarena

Leitza-Leiza

(Basaburua-N)


Premin Peruarena,
Goizuetakoa,
Neskatxe polite da
Zure gogokoa.
Gustezen omen zayo
Don Migelekoa;
Uritxen izanen du
Urbillenekoa.

Infor.: Bordaberri, 83 años.

Loc.rec.: Leiza

Fecha: 1920

Kanta horiek Aita Modesto Lekunberrikoak jaso zituen 1920an, azken kantako oharrak dio, orduan 83 urteko aitona zela Bodaberri.

Kontuak hola, ezin izan Kristobal Beiñes bertsolariaren aita Joxemiel baizik.

Hantxe ageri baita 1921eko udal erroldan Bordaberrin: Arribillaga Zabaleta, Jose Miguel, viudo, 82 años, labrador.

Bi urteren okerra goitibehiti, aitona xahar haretxen ahotik jasoak zituen Leitzako kantak Aita Modestok, eta nago patxadan hartu izan balu, horiez gain beste bost kanta 1 Ikus beste bat Leitzalarreko artzaiaren bertsoak izeneko sailean. eder ere kantatuko ez ote zion.

Gero ikusiko duzunez, Leitzako beste etxe askotan ere: Barunen, Boxekanbordan, Frankin, Gazpillotxikin,... aitona Joxemielen kastako ama Arribillagatar batek sartuko zuen bertsokanturako grazia.

Hala omen zen esanera Leitzan, garai hartan: Artxikonen zakur ozkalarie, Urbitan bei yokalarie, ta Bordaberrin bertsolarie etzela sekulan faltako.

Ez dakit Gorriztaran auzoko beste bi bordetan zakur hozkalaririk eta behi jokalaririk gelditzen den, baina bordaberritarren bertsozaletasunak bizirik segitzen duela bai.

1 Ikus beste bat Leitzalarreko artzaiaren bertsoak izeneko sailean.

1. Pellipen Joxemartiñi botatako bertsoa (1885)

Norbait hartu behar eta, mende honetan Leitzako bertsolarien guraso izan den Kristobal Bordaberriren aita zena Joxemiel huraxe har liteke ondoreko guzien buru.

Bertsotan ederki aritzen omen zen, baina, ziztatzaile samarra izaki, bertso mingarriren bat medio, haserraldi gogorra izandu auzoko batekin eta, ez zuela santa sekula bertsorik gehiago botako egin omen zuen yuamentue, eta baita bete ere, ageri denez.

Gogora dezadan Joxemanuelek Kristobal Beiñesi buruzko atalaren sarreran esandakoa:

Esaten due, gure attuna zenak bazula arte puxke bertsotako; ona zela etorriz.

Baño nek aittu izandu dut: ola norbattekin bertsotan aittu te, zerbaitte samin samarra esanda, asarretu in zetziola bestea, ta esan zula: beno beno, nik ez dit geio bertsoik botako! ta aren bertsoik etzela geio aittu izandu.

Joxemanelek ez bada ere, Lesakolorretako Joxemiel Arregik ongi gogoan hartua dauka Bordaberriko aitonaren bertso ziztagarri hura:

Pillipen Joxemartiñek ezkontza zelebrea iñ izan bear zun.

Sekuleko kontuk esaten zittuen biñipiñ gure etxen:

Goikobordako neska koxkorren bat artu izan bear zun, oañik umea zena; ta yaietan Uztarlekure yoaten auzoko launekin balen yostatzera! Sekuleko marmarrak errin de, Bordaberri Xarrak tabernan arrapatu do beiñ Joxemartin ori tte, bertsoa bota:


Gaizki etzaidek artu
Joxemartin Larrea:
deustako gauz eztena
artu dok andrea,
muturre zimurre ta
lepoa arrea;
Uztarlekure yoaten tzak
launekin bale(r)a.
2 Mikela Astagaitzakoak ere aipatu izan dizkit bertso honen kontuak: Ikus Koloreak Euskal Usarioan, 240. orria. Erein, 1992, Donostia. 3 Usario haundiko haur josteta baitzen bale izenekoa.

Oañik aurre zena artu andrea, ta ezkondute Uztarlekure 4 Uztarleku, Basakabitik aurreko zelaiari deitzen zaio. eskapatzen, bere launetara!

Nek ezautu nun Joxemartiñ: gizaki aundie zen; prostatatik galdu zen; fumatzalle ikaragarrie zen: pipe erre, ure edan, da lan iñ; ark etzun besteik.

Katalintxonen bota emen zion bertsoa, ordun ostatue baitzen, ta Joxemartiñek gaizki artu ikaragarri; sekuleko okasioa armatu izan bear zuen, da yoka ta guzi ibillik zien.

Hura ordu eta hura muga, ez omen zen bertsorik atera izandu gehiago Joxemiel Bordaberriren ahotik.

Baina, ondoko 5 Behin, elkarren mugako lur pusketaren batekin espa sortu, eta etxeko anaiarekin ez ongi konpontzen nonbait, eta Kristobal Beiñes eraman omen zuen Pellipenak hauzia haustera; eta bi baserritako aitonei hala esan omen zien: lur muttur batengatik zabiltzate ola; laxter izanen izene zue bai, naiko lurre!. Eta handik gutxira hil izan behar zuten gainera bi aitonak. eta aurreko gizaldian ere bazituzten elkarren arteko gorabeherak izanduak Bordaberrikoek eta Pellipenbordakoek.

1851ko abuztuan Pellipenborda erre zenean, hala zabaldu omen zuen herrian bertako etxekoandre zen Bitoriana Azparrenek:

... que su casería Felipeborda fue incendiada por el demandante... en razón a que siendo su vecino no acudió a socorrer y cortar aquel incendio...